Gizarte eta hiritar hezkuntza
Hezkuntza-interbentzioko programa honen xedea irakasleei baliabideak eskaintzea da: norberaren burua, harremanak eta ingurunea zaintzerakoan, eskubideen eta erantzukizunen etika bat eraikitzeari tarte bat eskaini nahi dioten irakasleei, hain zuzen ere. Horretarako, jarduera eta baliabideen gida bat eskaintzen da, hiru ardatzen inguruan antolatua —1) elkarrizketa: komunikazioa eta emozioa; 2) denen eskubideak zaintzea, parte hartuz eta lankidetzan jardunez; 3) tratu txarrei aurre egitea— tresna malgua izan nahi dute tratu onen gaitasunak eta balioak eraikitzeko.
Lan honetan, hezkuntza-esperientzia bat bildu da, haurren arretarako gizarte-zerbitzuekin batera egina; hain zuzen ere, ARGABE Orientabiderako eta Familia Tratamendurako Elkartearekin, elkarte hori arduratzen baita Gipuzkoako Foru Aldundiko familia-interbentziorako programa espezializatuez, familian tratu txarrak jasotzen dituzten adin txikikoei arreta eskaintzeko. Esperientzian, aita-amak komunikazio-trebetasunetan, gatazken konponbidean eta seme-alabekiko harremanak hobetzen prestatzeari ekin zitzaion, larunbat goizetan, hamabostean behin. Prestakuntza-larunbatetan, adin txikikoak ere etortzen ziren, eta trebetasun sozio-pertsonalak hobetzeko jarduerak egiten ziren haiekin, batez ere jolasen bidez. Saioei hasiera emateko, monitoreek, aita-amek eta adin txikikoek elkarrekin gosaltzen zuten; ondoren, interbentzioa egiten zen; hori izaten zen abiapuntua, han jorratutako elementuak gero gizarte-langileek astean zehar hobeto landu zitzaten.
infobide.com garatua © 2012 educacionsocialyciudadana.com
Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak (HIDM) eta Gizarte Zientzien Didaktika Sailak
Fakultateak: Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea eta Irakasleen U.E. (Donostia)