• Hemen zaude
  • » Hasiera
  • » Tresnak

Tresnak

Atal honetan, tresna sorta bat aurki dezakezu: jolasak, kontakizunak, elkarrizketak, eztabaidak edo dramatizazioak. Baliagarri gerta dakizkizuke gizarte-, pertsona- eta hiritar-hezkuntzaren esparruan lan egiteko era jakin batzuk ezagutzeko. Helburua, betiere, beren buruagan konfiantza izateko gai diren hiritarrak prestatzea da, beren emozioak erregulatzeko gai direnak beren eskubide eta erantzukizunez baliatzeko, beste pertsonei eraso egin gabe desadostasunak sortzen direnean.

Tresnen aurkezpena hiru eremu nagusitan dago antolatuta; hirurak ere, oso estu lotuta daude elkarrekin: garapen soziopertsonalerako baliabideen eremua; eskubideen, erantzukizunen eta parte-hartze demokratikoaren hezkuntzarako baliabideen eremua; eta berdintasunerako eta aniztasunarekiko tolerantziarako hezkuntzaren eremua.

Gaiak hizkuntza jakin batean hauta ditzakezu, jakiteko zer baliabide dauden eskuragarri hizkuntza horretan soilik; baina ikus dezakezu zer baliabide dauden eskuragarri hizkuntza guztietan ere.